XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Houdaren familia, Marokoko ohiko estiloko etxe batean bizi da.

Gelak atari handi baten inguruan daude eta atariko hormak eta zorua azulejo apaingarriz estalita daude.

Atari inguruko apaindutako uztaiek, hainbat solairutan dauden geletara eramaten dute.

Houdari gehien gustatzen zaion txokoa ataria da.

Sellamia, Houdaren ama

Ahmed, Houdaren aita

Beste emakume musulman askok bezala, Houdaren amak burua agerian eramaten du etxean, baina kalera ateratzeko estali egiten du.

Sellamiak Marokoko arropa tradizionalak jazten ditu.

Soineko luze honek caftan du izena.

Caftan honek bordatuak ditu lepoan eta eskumuturrean.

Zapatila hauek babuchas izena dute.

Fatemak 12 urte ditu.

Younes-ek 15 urte ditu.

Houda

HOUDA ELAZHARREK HAMAR URTE DITU eta Marokon bizi da, Afrikako ipar-mendebaldean.

Hiriaren izena Salé da eta Atlantiar ozeanoaren ertzean dago, Marokoko hiriburu den Rabat-en ondoan.

Houdaren familia medina-n bizi da, harresiz inguratutako antzinako hiri edo gotorlekuan.

Aitak, Marokoko gobernuarentzat egiten du lan eta amak etxeko lanak egiten ditu.

Marokoko erlijio nagusia islama denez, Houdaren familia ere musulmana da.

Lazoak diruditen irudiz egindako dekorazio fin hau, oso tipikoa da arabiar arkitekturan.

HOUDAREN FAMILIA

Houdaren aitak Ahmed du izena eta amak Sellamia.

Houdak bi neba ditu, Younes eta Ayoub eta bi ahizpa, Fatema eta Iman.

Houdaren gurasoek sarritan jazten dituzte Marokoko ohiko arropak, baina gazteek nahiago dute bakeroak eta kamisetak jaztea.

SALÉ

Honako hau, Saléko etxe gaineko terraza tipikoen ikuspegi bat da.

Etxeak zuriz margotuta daude eguzki izpiak islatu eta etxe barrua fresko eduki ahal izateko.

Hiria kale estu eta karrika meharrez beteta dago eta erromatarren garaian ere esistitzen zen.

MESKITA

Goiko hau Houdaren familia otoitz egitera joaten den meskitaten sarrera da.

Musulmanek egunean bost aldiz errezatzen dute, etxean edo meskitan.

Gehienak, ostiraletan joaten dira meskitara, otoitz bereziak egiten direnean.

Musulmanen liburu sakratua Korana da (Qur'an arabieraz).

Musulmanen arabera Alaren hitza Mahoma profetari errebelatu zion bezalaxe dago bertan.

Mahoma izan zen islamaren fedea zabaldu zuen lehena.

Houdaren ahizpa gazteak, Iman-ek zortzi urte ditu.

Imanek bere soineko kuttuna darama jantzita.

Gure arropa guztiak aitak aukeratu eta erosten ditu.

Iman-en zapatak eta nireak antzekoak dira.